FREE DOWNLOAD

Zomorroak I: Intsektuak?

    FREE DOWNLOAD

    Screenshots

    Description

    Badago zomorroek liluratzen ez duten umerik? "Zomorroak I: Intsektuak?" erabiliz intsektuak ezagutzen gozatuko duzu, jolasen eta animazio zoragarrien bidez. Ezagutu inurriak, erleak, kakalardoak, tximeletak... Jolas jostagarri eta hezitzailea jakingura handiena dutenentzat!

    "Zomorroak I: Intsektuak?" App ezin hobea da intsektuak ezagutzeko. Testu sinple eta errazak, jolas hezitzaile eta irudi sinetsezinak dituenez, neska-mutikoek intsektuei buruzko oinarrizko informazioa ikasiko dute: nola bizi diren, zer jaten duten, metamorfosia eta abar.

    App honek, gainera, jolas hezitzaile asko ditu, araurik gabe, denbora mugarik gabe eta estresik gabe jolasteko. Adin guztietarako!

    EZAUGARRIAK

    • Intsektu jostagarrienei buruz oinarrizko informazioa ikasteko.
    • Intsektuei buruzko bitxikeriak ezagutzeko: zergatik dabiltza inurriak ilaran? zertarako erabiltzen dituzte intsektuek antenak?
    • Heziketarako dozenaka jolas ditu: zeure zomorroa sortu, erlezainak jantzi, intsektu makilak aurkitu, tximeletaren bizialdia egin...
    • Guztiz kontatua. Ezin hobea irakurle ez direnentzat eta irakurtzen hasten diren haurrentzat.
    • Iragarkirik gabe.
    • Barruan ez dago ez erosgairik ez inolako engainurik.

    ZERGATIK "Zomorroak I: Intsektuak?"?

    Heziketarako jolas bat delako, erabilerraza, zomorro eta intsektuei buruzko jolas hezitzaile eta irudi politengatik neska-mutikoei izugarri gustatzen zaiena. Deskargatu orain:

    • Intsektu dibertigarrienak ezagutu eta beraiekin jolas egiteko.
    • Intsektuei buruz ikasteko: nola bizi dira eta nolakoak dira?
    • Erleak, inurriak, kakalardoak, tximeletak, intsektu makilak, amona mantangorriak, marisorginak...
    • Jolas hezitzaile eta jostagarriekin jolasteko.
    • Heziketarako entretenigarri batez gozatzeko.

    Neska-mutikoei ikaragarri gustatzen zaie zomorroei buruz jolasen bidez ikastea. "Zomorroak I: Intsektuak?" aplikazioak azalpenak, ilustrazioak, benetako irudiak eta jolasak ditu zomorroez eta intsektuez.

    Pribatutasun politika

    Pribatutasuna oso serio hartzen dugun kontu bat da. Ez dugu zure seme-alaben informazio pertsonalik biltzen ez banatzen eta ez dugu inoren iragarkirik onartzen. Gehiago jakiteko, irakurri, mesedez, gure pribatutasun politika www.learnyland.com.
    webgunean.

    Jar zaitez harremanetan.

    Zure iritzia eta zure proposamenak jakiteko irrikatzen gaude. Mesedez, idatzi info@planetfactory.com helbidera.